Sahararrentzako janari bilketa abian gaurtik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 29a, 01:00

Gaurtik hasi eta ostirala bitarte herriko eskoletan eta Udalaren arkupetan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan utzi daitezke elikagaiak sahararrentzako. Janariez gain, konpresak, produktu higienikoak eta eskolako materiala eman daitezke.

Ostiral arratsaldean Tolosaldea Saharak Villabonako udalarekin batera bilera antolatu du nahi duen herritar oro hurbil dadin. Honako elikagaiak eman daitezke: azukrea, arroza, pasta, lekak, olioa, atuna eta sardinak oliotan. Horietako produkturen batetik kilo bat ekartzen duten herritarrei txokolate taza bat eskainiko zaie.

Janari bilketak Tindoufeko (Argelia) kanpamenduetan orain dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren errefuxiatu sahararrentzako da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!