Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu Gure Esku Dagoren giza-kateak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 28a, 01:00

Atzo Donostian aditzera eman zutenez, Gure Esku Dago giza-kate erraldoia antolatuko du datorren ekainaren 10erako. 201 kilometroak osatzeko 100.000 lagunen beharra izango dute. “Ekainaren 10ean berriz ere eskua emango diogu elkarri, erabakiari. Herri burujabea izateko orain inoiz baino gehiago, etorkizuna zu zara”, diote atzo aurkeztu zuten bideoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!