Ibilaldi aldaketa Euskaldunaren irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 27a, 01:00

Igande honetan, urtarrilak 28, Euskalduna mendigoizale taldeak antolatutako ibilaldian aldaketa iragarri dute: Etxalar-Centinela-Mendibil- Zugarramurdi (14 kilometroko ibilaldia). Busa Andoaindik 7:15etan irtengo da.

Urteko bigarren irteera urtarrilaren 14an izango da, Bermeo- Burgoa (450) - Matxitxako- Gaztelugatxe-Bakio ibilbidea osatu baitzuten.

Otsailaren 11rako hirugarren irteera aurreikusita daukate, Bakio eta Gorliz artekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!