Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 26a, 01:00

Andoaingo Udalak 'Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko eguna. Andoain 2018' iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Otsailaren 12an aurkeztu beharko dira lanak, eta 16 urtetik gora emakumeei zuzendutako deialdia da. Oinarriak:

  •  Lehiaketan, Andoain, Aduna, Asteasu, Villabona, Larraul eta Zizurkilen bizi diren eta 16 urtetik gora duen emakume orok parte har dezake.

  •  65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta marrazkia neurri hauetan edo hauen proportzioan aurkeztu beharko da. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: “Martxoak 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. ANDOAIN 2018”.

  •  Testu horretaz gain, ez da beste lelorik edo testurik idatziko.

  •  Koloretan eginda aurkeztuko dira lanak.

  •  Lehiakide bakoitzeko ezingo dira hiru lan baino gehiago aurkeztu eta, hauek, eduki eta ideiari dagokionez, guztiz originalak izan beharko dute.

  •   Lanak BASTERO KULTURGUNEAN otsailaren 12an aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, lan bakoitzarekin batera gutun-azal itxi bat ere aurkeztuko delarik. Gutun-azalaren barruan autorearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira, eta gutun-azalaren kanpoaldean eta kartelaren atzealdean egilearen adina eta aurkeztutako lanaren lema edo izenburua.

  •  Epaimahaia Berdintasun Batzordearen, Kultura batzordearen eta Gizarte Zerbitzuetako batzordearen ordezkari banak, Berdintasunean aditu batek eta plastika arloarekin zerikusia duten 2 ordezkarik osatuko dute, eta bere erabakia apelaezina izango da. Erabakia prentsaren bidez jakinaraziko da, baita sari-banaketaren eguna eta ordua ere.

  •   Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatu ahal izango dio.

  •   Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, aldaketak agindu ahal izango lituzke Epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

 

 
  • Sari bakarra izango da, 450 eurokoa Andoaingo Salkin elkarteko komertzioetan kontsumitzeko. Halere, baldin eta aurkeztutako lanen artean, epaimahaiaren iritziz, saria merezi lukeenik sumatuko ez balu, lehiaketa hutsik deklaratzeko ahalmena izango du.

  •  Saritutako kartela Andoaingo Udalaren jabetzapean geratuko da eta nahi hainbat erreprodukzio egiteko eskubidea izango du. Erreprodukzio horiek egoki deritzon publizitate lanetan erabiltzeko ahalmena izango du udalak eta kasu horietan autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango, eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru-kopururik ere ezingo dute jaso.

  •  Sarituak izan ez diren lanak jasotzeko egunak hauek dira: martxoak 20 eta 21, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Behin epe hori iragan ondoren, autoreek obrak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da eta, ondorioz, batzordea bilakatuko da berauen jabe. Egun horietatik aurrera interesdunek ez dute inolako erreklamaziorik aurkezteko aukerarik izango ez eta inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik ere.

  •  Lehiaketan parte hartzeak, oinarriok erabat onartzea dakar berekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!