Buruntzaldea IKT taldeko igerilariak, sasoi betean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 26a, 01:00

Nahia Zudaire Espainiako txapeldun izan da gazteen mailako igeriketa egokituan, Euskadiko selekzioarekin. Gainerako taldekideek Hernaniko igerilekuan hitzordua dute, larunbat honetan jokatuko den Neguko Ligaren azken jardunaldian.

 

Nahia Zudairek urrezko domina eskuratu du infantil mailako igeriketa egokituko AXA Espainiako txapelketan. Proba ezberdinetan parte hartu zuen, hots, 50 eta 100 metro tximeleta probatan, eta 50 eta 100 metro librean. Etorkizuneko AXA taldeko paraolinpikoen aitortza ere jaso zuen Zudairek.
Ez da klubeko bakarra izango, Euskadiko selekzioarekin aritzen.Paula Sevillano eta Ainhoa Martin Kantabriako Comargo herrian lehian murgilduko dira asteburu honetan, Euskadiko Federazioak jakitera eman duenez. Sevillano 100 eta 200 metro librean arituko da eta Martin, berriz, 100 eta 200 metro bularreko probatan. Baliteke erreleboetan ere parte hartzea. Bi igerilari horiek, Leire Martinekin batera, Erkidego arteko Espainiako txapelketan hartuko dute ere. Oviedon izango da, otsailaren 17an eta 18an.

Neguko Liga
Larunbatean, arratsaldeko 16:00tan, infantil, junior eta senior mailako igerilariek jardunaldia izango dute Hernanin.
Alebin mailako neska-mutilak joan zen asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian izan ziren, maila polita eskainiz.
Aurrebenjaminak eta benjaminak ere gogotsu ari dira. Taldetik adierazitakoaren arabera, txukun eta lasai igeri egin aritu ziren Tolosako jardunaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!