PSE-EEren prentsa-oharra, udal aurrekontuen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 26a, 01:00

PSE-EE alderdiak igorritako oharrean azpimarratzen denez, Udal aurrekontuak onartzeko PSE-EE eta Udal gobernuaren artean egindako akordioa, “Villabonarentzat ona” da:

Villabonako Udalean PSE-Eek duen ordezkari Maria Luisa Arijak azaldu duenez, “erantzunkizun ariketa” egin du PSE-EEk, eta, horrenbestez, udal aurrekontuen proiektuaren aldeko bozka emango du urtarrilaren 29ko batzar orokorrean. Azpimarratu duenez, “momentu zail hauetan, hobea zen aurrekontuak izatea, ez izatea baino”.

Nolanahi ere, aurrekontuak gastu eta sarreren finkatzetik harago doazela azpimarratu du, baita partiden gehiketa hutsetik harago ere. “Aurrekontuak biltzen eta definitzen du gobernuaren ekintza eta haien inguruko balorazioa egiteko, kontuan hartu behar da PNVren gobernua Villabonan aurrera eramaten ari den jokaera. Arduratuta ikusten dugu, ‘punch’ gabeko aurrekontuak direla”.

2016 eta 2017ko aurrekontuak “gerrakoak” ziren. Momentu horietan azaldu ziguten udaletxearen zorrak kitatu orduko, aurkako sententziak betetzeko eta gure erantzunkizunpean jarri nahi izan dituztenak, inbertsiorako dirua egongo zela. “Ez da horrela izan”, udal gobernuak pertsonalerako gastua eta gastu korronteena handitzea erabaki du eta, ondorioz, inbertsioak ez dira handitu. Aurrekontu hauek kudeaketarako dira, baina Villabonak bizi kalitate hobea izan dezan nahi badugu, udalerrian eragingo duten proiektuei egin behar zaie aurre.

Arijak azaldu duenez, herriaren mantenua eta baita bertako altzaritegiarena ere, “ezinbestekoa” da, eta baita parkeen berritzea ere. Aurrekontu hauekin, Larreako parkea “bakarrik” konponduko da. Zentzu honetan, Villabonako haur parke bat estaltzeko analisia egitea eskatu du.

Bestalde, “zaharkitutako” kiroldegiaren fatxadaren garbiketa “ez dela nahikoa” azpimarratu du, berrikuntzak behar baititu. Gainera, jubilatuen egoitza izan zenak leihoak behar dituela ere azaldu du eta mugikortasun urrituko 60 urtetik gorakoei zuzenduta, Villabonako taxistekin hitzarmen bat sinatzea beharrezkoa dela iritzi dio, herriko beste puntuetatik herrigunera gerturatu ahal izan dezaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!