Lau ibilbide aurkeztu dituzte, zailtasun eta luzera ezberdinetakoak.
Usarrabi bira: Hernio mendia Zelatundik inguratzen duen ibilbide zirkularra, guztietan luzeena.
Erreka bailara: Uraren baitan sortutako ofizioak eta eraikinak dira ibilbideko muina, errotak eta zuraren lanketa bereziki.
Santamaña: Asteasuren historia udalerriaren sorrera bera baino zaharragoa dela erakusten duen bidea da. Ustez Tneplarioek sortutako ermita da ibilbideko puntu nagusia.
Olazar: Larraulgo herriarekin elkarlanean egindako bidea da, eta bi herriak zeharkatzen ditu.
Urtarrilaren 27an, Santamañako bidea egingo dute, 10:00etan hasita. Plazan elkartu, eta Santamañarako bidea eginda, salda goxoa dastatzeko aukera izango dute bertan.