Jubenil mailako finalean Urnietak Azkoitia garaitu zuen (35-17), Aitor Aldunberriren partida bikainarekin. Sakean oso ondo aritu zen, erantzunak ere ez zituen eskas eman, teilatua bilatu zuen, eta azken pilotakada txokoan utziz garaipena dotore eskuratu zuen.
Senior mailan Urnietak Behar Zana Amasa-Villabonako taldea garaitu zuen (40-28). Bitxia bada ere, Julen Loitegi ez zen oso fin ibili. Hasiera bikaina izan zen, eta hortxe oinarritu zuen garaipena: partidaren hasieran lortutako abantaila kontrolpean edukiz. Txema Gonzalez UKE taldeko arduradunak, jokoaren gainetik, garaipenari garrantzia eman zion: "Finalera iritsita irabazi beharra dago. Ez dira batere errazak, are gehiago, aurkari bezala Imaz txapeldun-ordea duzunean. Maila hauetan irabazi beharra dago. Emaitza baino askoz garrantzitsuagoa da garaipena eskuratzea".
Gauzak horrela, Gipuzkoan gutxi izango dira Julen Loitegik adina txapel pilatu dituzten pilotariak: Gipuzkoako txapelketa guztietan garaile, bakarka edo bikoteka; Euskal Herriko txapelduna, GRAVNIkoa eta baita mundu mailakoa ere. Zorionak!
Udaberri Txapelketa
Jubenil mailako partida, bikoteka. Alain eta Urra urnietarrek bigarren garaipena jarraian eskuratu zuten, Izurunen aurka (14-22), Donostiako Ibaetako pilotalekuan.
Gomazko paleta
Perez de Arenaza eta Arozenak zarauztarren aurka galdu zuten (21-25). Gauza bera, Iruretagoiena-Iturbe bikotarean kasuan (25-9). Aurkarien pilota biziarekin majo sufritu zuten.