Ibilaldi neurtuak herrian barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 25a, 01:00

Otsailaren 21ean hasita, adinekoei begira, ibilaldi neurtuak egingo dituzte Andoainen. Horretarako lau ibilbide seinalizatu dituzte. Egitasmo berria iragartzeko 65 urtetik gorako herritarrek gutun bana jasoko dute laster.

Lau ibilbide ezberdin:

Otsailean hasi eta maiatzera bitarte, astean behin irteerak egingo dituzte Andoaingo herrigunean sortu dituzten lau ibilbide neurtuetan. Saio bakoitzaren amaieran, gainera, partaideei salda eskainiko zaie Anbrosia Olabideko jubilatuen tabernan.

Ibilaldi neurtuen atariko modura, “Erorketak ekiditeko tailerra” antolatu dute Basteron. Otsailaren 19an izango da, arrastaldeko 17:00ean hasita.

Egitasmoa 2016-2017 ikasturteko Agenda 21 programatik sortu zen, Udalarentzat emankorra izan zena: “Prozesua emankorra izan zen, bai metodoan zein emaitzetan. Jubilatu eta adinduen espazioen inguruan hausnartzeko, jubilatu elkarteak, euskalduna mendigoizale taldea, Cáritas, Zuena elkartea, Hurria-Sahara elkartea eta Tolosaldeako osasun sailarekin batera, lan-talde iraunkor bat osatu genuen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!