Guraso tailerra sortuko dute Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 19a, 01:00

Gurasoentzako talde esperientzia sortzea proposatu du Udalak, GIzarte Zerbitzuen Sailaren bitartez. Tailerrak gurasotasun positiboarekin erlazionatutako gaiak lantzea du helburu, guraso eta seme-alaben arteko erlazioetan sakonduz.

Kale Hezitzaileen oharra:

GURASO TAILERRA ANDOAINEN

Azkenaldi honetan, gizartean kezka sortzen duten errealitate berriei (sare sozialak, kontsumo berriak, etab.) eta historikoki guraso eta seme-alaben arteko erlazio eta heziketan ematen diren zailtasunei erantzun nahian, Andoaingo Udalak, Gizarte Zerbitzuen Sailaren bitartez, talde esperientzia bat proposatzen du haur eta nerabeen gurasoentzako.

Udalerriko gurasoei zuzendutako tailerra da. Gizartean sortutako hainbat egoerek, estresa eta antsiedadea sorrarazten dietenez, eta horren ondorioz beldurra eta segurtasun ezan oinarritutako erantzunak ematen dituztenez, egunerokotasunean erabili ditzaketen heziketarako erremintak sendotzea du helburu.

Tailerrak gurasotasun positiboarekin erlazionatutako gaiak lantzea du helburu, eta baita, guraso eta seme-alaben arteko erlazioetan sakontzea ere; beharrak egoki identifikatzeko eta kontsekuenteki jokatzeko. Horretarako, orokorrean egoera pertsonalekin lan egingo da, gurasoek kezka eta ardurekin bizi dituzten esperientziekin. Modu horretan, tailerra batez ere, parte-hartzailea izango da. Tailer hori, prozesu bat denez, zehaztutako saioetara joateko konpromezua mantentzea eskatzen da.

Jasotako eskaeraren arabera osatuko dira taldeak. Seme-alaben adinaren arabera edo gaien arabera izan daiteke.

Tailerra otsailean hasiko dugu eta ekainera arte luzatuko da hasiera batetan.

Interesaturik dagoenak, dei dezala hurrengo telefonoetara: 648039274 (Saioa) edo 618395265 (Iker).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!