Errefusa biltzeko sistema berria hiru auzuneetan abiatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 19a, 01:00

Andoaingo Udalak errefusa biltzeko edukiontzi grisa ezarriko du hurrengo hilabeteetan. Txipduna eta irekiera mugatua izango du, eta hasiera batean froga modura abian jarriko dute Sorabillan, Alejandro Kalongen eta Olagainen.

Auzo bilerak:

Froga piloto modukoak sei hilabeteko iraupena izango duela iragarri dute, “eta ondoren baloraziorako bitartekoak jarriko ditugu, hurrengo urratsak zeintzuk izan behar duten erabaki ahal izateko”.

Egitasmo berria gizarteratzen hasteko auzo bilerak deitu dituzte datozen egunetarako:

  • Sorabilla: Urtarrilak 24, asteazkena. 19:00, auzo elkartea.
  • Alejandro Kalonge: Urtarrilak 30, asteartea. 19:00, auzoko lokal batean.
  • Olagain: Otsailak 1, osteguna. 18:30, Olagaineko musika etxea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!