Urnietako Udalak parte hartze prozesua jarri du martxan, 2018ko Udal aurrekontuetako 125.000 euro zertan gastatu herritarrek erabaki dezaten. Iaz baino 25.000 euro gehiago bideratu dira aurtengoan. Ibatuz enpresa izango da parte hartze prozesua bideratuko duena.
Proiektuen baldintzak
Proposamenek onartuak izateko sei baldintza bete behar dituzte:
• 16 urte edo gehiagoko herritarren proiektuak izatea.
• Udal-eskumenekoak izatea, beti ere, obrak, hirigintza eta mantentze lanei lotuak.
• Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak izatea. 25.000 euroko kostua ez gainditzea.
• Iraunkortasun ekonomiko eta finantzarioa bermatzen dituztenak.
• Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesaren gainetik jartzen dutenak.
• Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen dutenak izatea.
Proposamenak helarazi
Lau modutan helarazi daiztezke proposamenak: herriko puntu desberdinetan ipini diren kutxa eta buzoietan (Lekaio, Kiroldegia, Denda Berri, Anbulatorioa, Egape ikastola, Azkorte, Presentación de Maria eta Salesiar ikastetxea); Udalaren webgunean edota Urnieta APPn.
Aurkeztutako proiektuak
2018rako hainbat proiektu daude aurreikusita, hala nola, irisgarritasuna Azkorte kalean; Langardako argiteria LED sistemara pasa; Idiazabal kaleko mugikortasuna; Plazido Muxika plazako irisgarritasuna hobetzea; Sarobeko aire egokitua berritzea; Txoritagainen aparkalekua jartzea eta parkea eraberritzea eta Ergoien industrialdeko saneamendua konpontzea.
Udal teknikariek proposamen guztiak aztertu ondoren, guztiaren berri emateko aurkezpen publikoa egingo dute. Iaz herritarren erantzuna oso ona izan dela adierazi du Mikel Pagola alkateak, eta aurtengoan ere jendeak parte hartzera gonbidatzen ditu, haien beharrak ezagutzeko modu bezala.