Idoia Beratarbideren ilustrazioak ikusgai, Plazida Otañon

Idoia Beratarbide ilustratzailearen erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 26ra arte. Horrez gain, urtarrilaren 26an, artista-tailerra eskainiko du, 17:30etik 19:30era. Doako tailerra izango da, adin-tarte guztietako jendeari eskainia. Aurrez izena eman beharko da Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian, urtarrilaren 22a baino lehen.
 

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!