Memoria eta erreparazioa hizpide Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 16a, 01:00

Andoaingo Udaleko bizikidetza mahaiak antolatuta, “Nola egin aurrera memorian eta erreparazioan?” hizaldia izango da astearte honetan Laura Pego eta Gema Varona adituekin. Iluntzeko 19:00etan hasiko da, eta doakoa da.

Solaskideen soslaia:

Laura Pego Otero Zuzenbidean Doktorea da. Kriminologia Masterra, abokatu lanetan aritu da eta urte batzuetatik hona Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan dabil ikerlari lanetan. Giza Eskubideak, biktimak eta atxilotu eta preso dauden pertsonen eskubideen inguruko ikerketetan parte hartu du. Azkenengoen artean Eusko Jaurlaritzako Giza Eskbideak, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritzak enkargatutako eta Pako Etxeberria irakasleak zuzendutako “Proyecto sobre tortura y malos tratos en Euskadi 1960 – 2014” lana nabarmentzen da.

Gema Varona Martínez Zuzenbidean Doktorea da. Soziologia Juridikoan Nazioarteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari doktore iraunkorra da, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kidea, Biktimologiako Euskal Elkarte Zientifikoko lehendakaria, eta 2014. urtetik EHUko Zuzenbide Fakultateko Kriminologia graduaren koordinatzailea da eta hainbat asignaturatan irakaslea. 25 urte darama kriminologian lanean eta ikerketan. Nabarmentzekoak dira Justizia Errestauratiboaren eta terrorismoaren biktimen inguruan egindako lanak.

Andoaingo Udalak bidalitako oharrean gonbitea luzatu diete herrikideei, “andoaindar guztiak gonbidatu nahi ditugu bizikidetza mahaiak antolatutako ekitaldi hauetan parte hartzera”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!