Etxeondoko haur parkeko berrikuntza lanak martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 15a, 01:00

29.294,10 euroko kostua du Etxeondo auzoko "Bizkaia" haur parkearen konponketak, BEZa barne. Parkeko lurra zein umeak jolasteko gailuak berrituko dira. Garra S. L. enpresa zizurkildarrak du berrikuntza aurrera eramateko ardura. OSATUZ herrigintza programaren hurrengo faseetan, Amasa-Villabonako beste parkeen berrikuntza egiten jarraitzea da Udalaren nahia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!