Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu du Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 12a, 01:00

Larunbat honetan Bilbon presoen aldeko manifestazioa antolatu dute. Andoaingo eta Urnietako Sarek adierazpena sinatu dute: "Egoera aldatzen ez den bitartean ordea, zita errepikatzen jarraituko da, preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatu daitezen eta auzi honi irtenbidea emateko urratsak emateko prest gaudela adierazteko". 

[Adierazpena] Bus irteerak:

Egun horretan Urnietatik eta Andoaindik autobusa antolatu dute Bilbora joan-etorria egiteko:

  • Irteera Urnieta: Matxoneko autobus geltokitik. 15:30.

  • Irteerak Andoain: Makaldegitik, 09:15 (goizekoa) eta 15:30 (arratsaldekoa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!