Aierbeko pasabidea ibilgailuentzat zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 9a, 01:00

Ur hoditeria aldatzeko lanek irauten duten bitartean, Aierbeko pasabidea ibilgailuentzat irekitzea erabaki du Udalak gaurtik aurrera, eta astean zehar. Astelehenetan irekiko da 7:00etan, eta ostiraletan itxiko da 20:00etan. Asteburuetan ibilgailuentzako itxita egingo da.

Prentsa oharra:

Aierbeko pasabidea ireki egingo da hoditeria aldatzeko lanek irauten duten bitartean

Ur hoditeria aldatzeko herrian martxan ditugun obrak direla eta, eta hauek iraun bitartean, Aierbeko pasabidea bezala ezagutzen dena ibilgailuentzat irekita egongo da gaurtik aurrera. Irekiera astelehenean goizeko 7:00etatik ostirala gaueko 20:00ak arte gauzatuko da; asteburuetan, berriz, itxita egongo da ibilgailuentzat.

Bide horrek dituen arriskuez jabetu daitezen eskatzen diegu herritarrei, eta kontuz ibiltzea bide hori erabiltzen dutenei, oinezkoak lehentasuna dutela gogoraraziz. Espero dugu neurri honek, obrak sorrarazten dituen arazoak leuntzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!