Errege Magoak iritsi dira Andoainera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 5a, 01:00

Gaspar, Meltxor eta Baltasar Errege Magoak Andoainera heldu dira euren paje eta laguntzaile guztiekin batera. Euriagatik, beste urtetan baino azkarrago egin behar izan dute Zumea Plazatik Goikoplazarako ibilbidea. Makina bat haur bildu da espaloietan, hiru Erregeei dioasala egiteko.

[Argazkiak]

Goikoplazara iritsi ondoren udaletxeko batzar aretora igo dira; han alkatea eta zinegotziek harrera egin diete. Udaletxeko balkoitik, plazan zeuden haurrei luzatu diete mintzaldia, besteak beste, zera esanez: “Bidai luzea eginda gatoz zuengana, itsaso eta ozeanoak, eta basamortu amaigabeak gurutzatu ditugu, mendi handiak eta altuak igo, baina iritsi gara urtero bezala zuen etxetan opariak banatzeko prest. Gaur gauean afaldu eta ziztu bizian ohera joan beharko duzue. Guk lan handia daukagu, zuen etxeetan opariak banatzeko. Badakigu zuetako asko oso ondo portatu zaretela aurten, baina horrela izan behar du beti. Garrantzitsuena etxekoak goxatzea, maitatzea eta besarkatzea da, eta esatea zenbat maitatzen ditugun. Gainera, jakin ezazue, mutil edo neska onena ez dela opari gehien jasotzen dituena, baizik eta bere ingurukoak gehien babestu, errespetatu eta maitatzen dituena baizik”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!