Errege Magoen desfilea suspenditu egin da eguraldi txarragatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Eguraldi txarraren ondorioz Errege Magoen desfilea bertan behera uztea erabaki da. Hala ere, Erregeak ikusteko aukera egongo da. Antortxeroen trajeak bueltatu behar dituztenek gaur izango dute aukera 18:00etatik aurrera Lekaion.

Egitaraua:

17:00 Alkate txikiei harrera Udalean.

16:00-17:30 Hiru Errege Magoei harrera San Migel elizan. Gutunak emateko aukera egongo da bertan, baita argazkiak ateratzeko ere.

18:30 Errege Magoek Urnietako 0-6 urte bitarteko haurrei opariak banatuko dizkie Udaletxeko arkupeetan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!