Errege kabalgatarako dena prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 4a, 01:00

Errege Magoak iristeko egun bat falta da eta Andoainen prest daude euren bisita jasotzeko. Adin ezberdinetako 150 lagun inguruk hartuko dute parte kabalgatan: erregeak, erregeen laguntzaileak, antortxeroak, estalpekoak, koordinatzaileak... 18:25etan jaitsiko dira Errege Magoak menditik.

Egitaraua:

17:00 Erregeak, pajeak eta laguntzaileak zahar egoitzako aiton-amonei bisita egingo diete, opariak emanez eta solasaldian egonez.

18:25 Menditik jaitsiko dira.

18:30 Komitiba osoa Txitibar plazatik Zumea kalerantz. Ibilbidean zehar geldiuneak egingo dira argazkiak atera ahal izateko honako lekuetan: Zumea plaza parean, Santa Krutz zubian, Kale Nagusian eta Bastero inguruan.

19:15 Goiko plazara iritsi. Udalak harrera egingo die Errege Magoei Udal areto nagusian. Ondoren, Erregeek balkoian mezua esan ostean, goxokiak banatuko dituzte. Azkenik, Erregeekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da Udaleko aterpean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!