Euriak ez ditu Villabona eta Zizurkilgo korrikalariak kokildu

Euria gogotik egin badu ere, urtea korrika amaitzeko hautua egin du herritar askok Urkamendi era Zunbeltz elkarteek Zizurkil eta Villabona artean antolatutako Urtezahar lasterketan. Iraitz Arrospide billabonatarrak irabazi du froga nagusia, 2017an Gipuzkoako korrikalaririk onena izan denak.

Sailkapena, jarraian:

[Argazkiak]

Haur eta gaztetxoen txanda izan da 16:00etatik aurrera eta helduak 16:30etan abiatu dira. Euria gogotik egin badu ere, korrikalariak ez dira kokildu; guztira 470 partaide izan dira.

Froga nagusian, esan bezala, Iraitz Arrospide billabonatarrak abiada bizian osatu du ibilbidea, Aritz Garin eta Ander Etxebarria herritarrak atzetik zituela. Nesken artean, zizurkildarrak izan dira nagusi: Lurdes Colomo, Maider Garin eta Aitziber Ibarbia iritsi dira helmugara lehen hiru postuetan, hurrenez hurren.

Hauxe sailkapena orokorra:

Proba nagusia, 6,5 km.

1. gizonezkoa: Iraitz Arrospide Garro 18'58'' (Villabona).

2. gizonezkoa: Aritz Garin Arrastoa 20'03'' (Villabona).

3. gizonezkoa: Ander Etxebarria Etxebarria 20'46'' (Villabona).

1. emakumezkoa: Lurdes Colomo Artola 25'29'' (Zizurkil).

2. emakumezkoa: Maider Garin Bakero 25'39'' (Zizurkil).

3. emakumezkoa: Aitziber Ibarbia Beloki 26'15'' (Zizurkil).

Benjaminak, 8-9 urte

1.- Lander Arteaga Palacio (Amasa).

1.- Naroa Murillo Amondarain (Villabona)

Alebinak, 10-11 urte

1.- Haimar Mendez Navaroa (Villabona).

1.- Iraide Tejeria Arozena (Larraul).

Infantilak, 12-13 urte (2.15 km)

1.- Axel Arrikarte Otegi (Asteasu).

1.- Eider Barbero Galarraga (Villabona).

Kadeteak, 14-15 urte (4.3 km)

1.- Aitor Elola Plazaola (Villabona).

1.- Irene Izagirre Txaparro (Villabona).

Jubenilak, 16-17 urte (6.5km)

1.- Eñaut Galarraga Cenzano (Zizurkil).

1.- Alaitz Iturzaeta Galarraga (Villabona).

Beteranoak, 35 urte baino helduagoak (6.5 km)

1.- Ibon Gonzalez Loitegi 20'50'' (Tolosa).

1.- Aitziber Ibarbia Beloki 26'15'' (Zizurkil).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!