Urte amaierako ospakizuna, lasterka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 31a, 01:00

Korrika eginez urteari amaiera ematen hasi dira dozenaka andoaindar, Lasterka Itzuli ekimenak antolatu duen San Silbestre lasterketan. Iazko marka bikaina hautsi eta 450etik gora izan dira parte hartzaileak.

[Argazkiak: Lasterketa | Sari banaketa]
[Bideoak: Irteera | Helmuga]

Umore ona nagusitu da lasterkarien artean, eta ikusleekin batera, giro ederra sortu da Andoaingo kaleetan. Lasterkariez gain, patinatzaileak ere bertan izan dira. Antolatzaileen deialdiari erantzunez, mozorrotuta hurbildu dira asko eta asko. Kirol lehia bigarren mailara igarotzen da. Gaurkoan, lehia hori oso gutxiren artekoa izan da. Rodriguezek irabazi du lasterketa, Alba azken metroetan gaindituz. Etxezarreta izan da azkarrena emakumezkoen artean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!