Danok Danena halterofilia taldearen urte amaierako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 31a, 01:00

Abenduan zehar hainbat txapelketatan hartu du parte Danok Danena halterofilia taldeak. Villabonako Olaederra kiroldegian nahiz Perun, besteak beste:

Abenduaren 16an, Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa jokatu zen Olaederra kiroldegian, ondoko emaitzekin:

  • Neskak: Danok Danena H.T. (1. postua). Naiara Madrid, Aynabel Davila, Nalu Herranz eta Goretti Amonarriz.
  • Mutilak: Danok Danena H.T. (1.postua). Mikel Alvarez, Jon Ander Iriarte, Asier Gallego, Alejandro Tomas, Gorka Endjilo, Jon Rodriguez.
  • Txapelketatik kanpo: Jon Kortajarena Sanchez. Euskadiko 15 urte azpikoen errekor berria: bi denboratan 63 kilo.

Horrez gain, abenduaren 12tik 19ra, Perun, Iberoamerikako Txapelketa ospatu zen eta bertan Danok Danena taldeko pultsulari den Xabier Amonarrizek 17 urte azpikoen kategorian 2. postua lortu zuen.

Era berean, abenduaren 14tik 17ra Europar Batasuneko Txapelketan Susana Davilak Junior kategorian 2. postua ere lortu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!