Euskal erromeria ospatu da Juanita Alkain plazan arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urt. 2a, 01:00

Euskal erromeri bizi-bizia ospatu da Juanita Alkain plazan, Urki dantza taldeak antolatuta. Errebal musika taldeak (Ixak Arruti, biolina; Gari Otamendi, kitarra) jarri du musika eta Jokin Otamendi dantza irakasleak gidatu ditu euskal folkloreko dantza ezberdinak. Gaztain-erreak eta txorixo-pintxoak jateko eta sagardoarekin eztarria freskatzeko aukera eduki dute plazan dantza egitera animatu direnek zein dantzariak ikusiz gozatzera hurbildu diren herritarrek.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!