"Aukeran 20 urte" ikuskizuna gaur Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 29a, 01:00

Aukeran Dantza Konpainiak 20. urteurrena betetzen du aurten, eta ospatzeko ikuskizun berri batekin dator. Azken obretako koreografia ezagunenak berrikusi eta bere 20. urteurrenerako espreski sortutako beste batzuk taularatuko ditu. Sarrerak txartelgian eskuratu daitezke 19:30etan. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da Saroben.

Aukeran Dantza Konpainia Donostian finkatutako konpainia bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Geroztik, ibilbide luze eta oparoa garatu du. Bere koreografiak dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako nabarmentzen dira, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz, motelduz eta desegituratuz.

"Aukeran 20 urte" ikuskizunean Ainhoa Aierbe arituko da zuzendari eszeniko lanetan, eta Mixel Ducau zuzeneko musikaren zuzendari lanetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!