Errespetuzko hazkuntzan eta hezkuntzan oinarritutako azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 27a, 01:00

Ametsondoa egitasmoak Gabonetako azoka antolatu zuen Zumea plazan, abenduaren 23an. Hazkuntza eta hezkuntza munduko eragile ezberdinen postuak bisitau ahal izan ziren, eta haur eta gurasoentzat zuzendutako ekintzak burutu ziren goizean zehar.

[Argazkiak]

 

Ametsondoa taldeak ez ezik, honako eragileek ere postuak jarri zituzten plazan: Sport Madness, Hazi Hezi, Hazi ta Hezi, Kulunka aeroyoga zentrua, Sualma tailerra, SuperH, Txirinbolo Buruhandiak eta Zu + Ni.

Ametsondoa egitasmoa errespetuan eta askatasunean oinarritutako hazkuntza eta hezkuntzarekin bat egiten duten guraso eta hezitzaileek osatzen dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!