Olentzeroren oporrak, ipuin musikatua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 26a, 01:00

Olentzeroren oporrak izenburua zeraman ipuin musikatua taularatu zuten Udal Musika eskolako musika tailerreko ikasleek, Txitxu Castrok zuzenduta. Kantutegia eta koreografia biziki uztartuz,  ikasleak, Olentzerorekin batera Errusia, Alemania eta Ingalaterrara abiatu ziren, eta lurralde haietako kantutegietako abestiekin osatu zuten emanaldiaren zati handia bat. Euskal Herrian amaitu zuten munduan zehar egindako txangoa.

[Argazkiak]

P. Tchaikowsky (Errusia), J. Brahmas (Alemania) eta P. Bouvet, T. Jennings (Ingalaterra) konposatzaileen abestiak eraman zituzten oholtzara aurreneko zatian. Eta amaitzeko, Euskal Herriko kantutegiko pieza tradizionalak eta modernoak berritu zituzten: U. Oskoz, N. Urbizu, K. Junkera...

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!