Gabon kontzertua Soinuak Musika Eskolako ikasleen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 26a, 01:00

Soinuak Musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskaini zuten abenduaren 23an, Basteron. Nazioarteko eta Euskal Herriko kantutegia berritu zuten, Susana Cencillo irakasleak zuzenduta.

[Argazkiak]

Eskolako haur eta gaztetxoek musika estilo guztietako abestiak jo zituzten kontzertuaren lehenengo zatian, entzulez bete zen Basteroko ekitaldi aretoan. Bakarlariak eta taldeak joan ziren igotzen oholtzara. Hiru eta lau urteko musika tailerretatik, Alaia Izagirre, Noa Lanzas, Andoni Peña, Carla Rodriguez, Laia Zaldua, Sara Cordero, Joane Galan eta Leire Garcia. Bost urteko tailerretik (silofonoak eta metafonoak), Unai Asensio, Markel Barrasa, Naroa Briones, Alaine Etxabe, Lier Frutos, Ane Garcia eta Maddi Uranga. Musika Hezkuntza hastapenetik (gorputzeko espresioak), Maialen Cester, Inge Fernandez, Eneko Gonzalez, Malen Lizarribar eta Koldo Peña.  Akordeoi jotzaile ugari izan ziren kontzertuan, bakarlari gisa: Mikel Etxegia, Garazi Ezama, Koldo Gonzalez, Nahia Gorostidi, Hodei Etxeberria eta Gerezi Jauregi. Gitarra jotzaileek ere ez zuten hutsik egin: Nora Garcia, Iker Martinez, Laura Plaza, Maria Plaza, Aiora Otamendi, Adur Alonso, Mikel Galan, Alejandro Rodriguez.

Horiek denek J. Hochweber, C. Norman, Beethoven, Palmer-Hughes, Mozart, B.Vay/P. Letellier, J. Strauss eta Y. Tiersen konposatzaileen abestiak interpretatu zituzten.

Kontzertuaren amaieran, talde instrumentalak L. Cohenen eta J. P. Berzaizen obrak eta Gabon Kantak berritu zituen. Hona zeintzuk osatu zuten taldea: Garbiñe Aizpurua, Ainhoa Altuna, Gerezi Jauregi, Hodei Etxeberria, Mikel Gonzalez-Etxeberri eta Nahia Gorostidi (akordeoiak), Alazne Casis (gitarra), Iñigo Esnaola (saxofoia), Nora Esnaola (zeharkako txirula), eta Manex Olazagirre (bateria). Eskolako ikaslerik gaztetxoenak talde instrumentalera batu zirne kontzertuaren azken zati horretan.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!