Gazte Astea Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 26a, 01:00

Abenduaren 26tik 29ra bitarte Gazte Astea ospatuko dute, Gazte Lokalean eta beste zenbait tokitan. Mota ezberdinetako ekintzak antolatu dituzte lau egun horietarako. Bakartxo Portuburu Andoaingo Gazte Lokaleko kideak azaldu duenez.

"Futbolina edota ping-pong moduko jolasak dira arrakastatsuenak, baita antzerki tailerra edota zumba ere”. Orokorrean, parte hartzea altua dela adierazi du Portuburuk. Iaz antolatu zen aurrenekoz gazte erronka, 13-15 urte bitarkoentzat. Aurtengoan, berriz, adin tarteko zabaleko gazteei zuzenduta dago parte hartzea altuagoa izan dadin ekintza horretan. Aste osoan zehar argazki lehiaketa egingo da, eta ondoren erakusketan jarriko dituzte ikusgai.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!