Beñat Alonso eta Garazi Jauregi Gaztelekuko hezitzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako beste herri batzuetan ere antolatu ditugu ekintzak, adibidez, Errenteriara zinemara goaz eta Donostiara Txuri Urdin izotz jauregira”. Bestalde, bertan behera geratu da Parkour praktikatzera joateko irteera Donostiako Ilargi Berdea gimnasiora, eta horren ordez, Gaztelekuan bingoan jolasten geratuko dira. Sariak ere egongo dira irabazleentzat, beti ere herriko merkataritza sustatzea helburu duten produktuak eskainiko zaizkielarik.