Zirko ikuskizunak Andoainen, aste osoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 26a, 01:00

Abenduaren 26tik 30era, Andoaingo Bastero kulturgunean nazioarteko ikuskizun batez gozatzeko aukera izango da egunero. Saio guztiak auditorioan izango dira, iluntzeko 20:00etan hasita. Aurtengoan Euskal Herriko, Kataluniako, Andaluziako, Frantziako eta Italiako konpainiak hurbilduko dira.

 

Akrobaziak, trapezio hirukoitza, telak, jauziak,... zirkoaren osagai klasikoak zuzenean ikusiko dira. Eta, nola ez, umorea.

Andoainen zirkoaren aldeko apustua egonkorra da, eta sendoa. Nazioarteko konpainiak datoz Basterora. Zirkuari bultzada emateko sortu zen Ikuszirkus zikloa, eta dagoeneko hamarkada osatu dute karteldegian: “Gipuzkoako kultur mapan ez zegoen zirku jaialdirik eta publiko osoarentzat atseginak diren ikuskizunak izateaz gain disziplina bera indartzeko zegoen beharra baliatuz, Andoainek eman zuen zirku jaialdi bat antolatzeko lehen pausoa”.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!