Olentzero eta Mari Domingirekin batera kalejiran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 24a, 01:00

Olentzero eta Mari Domingi Otsabi auzora iritsi dira gaur arratsaldean. Oinkari dantza taldeko kideek aurreskua dantzatu ondoren, kalejiran Errebote plazaraino etorri dira herritarrekin batera. Bertan muxuak eta gaztaina erreak eskaini dizkiete haur eta gaztetxoei.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!