Andoain bizi! egitaraua ekitaldiz beterik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 23a, 01:00

2017. urtea amaitzeko egun batzuk falta dira, eta oraindik bada zer ikusia Andoinen. Olentzero eta Mari Dominginen etorrera, bertso poteoa, gazte astea, ikuszirkus... eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da.

Hona hemen egitaraua:

Abenduak 23, larunbata

12:30 Soinuak musika eskolako ikasleen Gabonetako kontzertua Basteron.

17:30 Olentzero, gaztaina erreak, txokolatada eta opariak Etxeberrieta plazan, auzoko jai-batzordeak antolatua.

 Abenduak 24, larunbata

Olentzero eta Mari Domingiri harrera, Aita Larramendi Ikastolak antolatua:

17:30 Irteera Basteroko plazatik.

18:30 Etorrera Espigoian.

 Abenduak 26-29

Gazte Astea. Ekitaldi sorta herrigunean..

Abenduak 26-30

Ikuszirkus. 20:00 Bastero kulturgunean.

Abenduak 30, larunbata

11:30-13:30 Gaztaina erreak Juanita Alkain plazatxoa, Urkik antolatuta.

18:00-21:00 Bertso poteoa eta trikitixa.

 Abenduak 31, igandea

11:00-13:00 Kale animazioa txistulariekin.

11:30 San Silvestre lasterketa Zumea plazan.

12:00-13:30 Pajeen irteera Errege Magoei zuzendutako eskutitzak jasotzeko. Ibilbidea: Goikoplaza -Bastero- Kale Nagusia- Zumea Plaza-Larramendi kalea. La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatua.

00:45-04:00 Urtezar gaueko DJ festa Nafarroa plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!