Sahararen aldeko diru bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 22a, 01:00

Larunbat honetan, hilak 23, Hurria Sahara Elkarteak diru bilketa antolatu du Saharako errefuxiatuek bizi duten egoera humanitario larria eta elikagai krisi latzari aurre egiteko: “Goizeko 10:00etatik aurrera Eskola kaleko Kutxaren egoitza parean mahaia jarriko dugu. Diru bilketa egiteaz gain, 2018ko egutegiak ere salduko ditugu”. 

Diru bilketa honekin Sahararen aldeko 14. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena kanpainari hasiera emango diote Andoainen. Jasotako elikagai eta dirua 2018ko otsaila aldera irtengo da Euskal Herritik Tindufeko kanpalekuetara: “Berriro eskertu nahi dugu andoaindarren elkartasuna eta eskuzabaltasuna Saharako herriarekiko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!