Jende ugari bertaratu da San Juan Plazara eta udaletxeko arkupetara tradizio handiko jaia ospatzera eta taloa, txistorra, sagardoa, gaztaina eta sagar tartak dastatzera. Aurreko urtetako aurreikusmenak gainditu egin ditu aurtengo edizioak, eta talogileak hirinarik gabe geratu dira ilunabarrean zehar.
Urnietako usadiozko sagardogileen sagardoak lehian jarri dira, eta hona epaimahaiak hartu duen erabakia:
1.- Goikoetxe.
2.- Pagoaga.
3.- Altzibar.
Sagar tarten lehiaketan, berriz, Marian Mujkak egindakori eman diote lehen saria, eta Manoli Sorondorenari bigarrena.