Liburuaren Astea aurrera doa

Astelehenean hasi zen Liburuaren astea, eta abenduaren 27ra arte luzatuko da aurtengo edizioa. Ekimenaren harira, ipuin kontaketa izan zuten atzo Iriarte etxean, Ixabel Millet-en eskutik. Bihar, Teodoro Hernandorena XVI. ipuin lehiaketako eta booktrailer lehiaketako sari banaketak egingo dituzte, 17:30etan hasita. Datorren astean ere izango da zertaz gozaturik:

Argazkiak

Abenduaren 27an, Montesorirern botila sentsorialak egiten ikasteko tailerra egingo dute liburutegian. Oraindik irekia dago izena emateko aukera. "osagai ezberidnak jartzen dira botiletan, haur txikiek jolas dezaten. Gurasoek tailerra egiten ari diren bitartean, gainera, haurrentzat eskulan tailerra martxan izango da", azaldu du Ainhoa Larreak.

Abenduaren 28an amaituko da Liburuaren astea. Ipuinaren Unibertsoa familia ekiamenaren baitan, ipuina eta bertsoa batzen dituen saioa egingo dute, 17:00etan hasita. San Millan, Otaño eta Pello Errotako ikasleek, eta Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolarik eskainiko dute saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!