Haurrentzako ekintzak Oria merkatari elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 20a, 01:00

Gabonetako kanpainaren baitan, Oria merkatarien elkarteko kideen eskutik, haur eta gaztetxoentzako atrakzioak zabalduko dira gaur arratsaldean Txistulari nahiz Errebote plazan. Hain zuzen ere, Txikiparka jarri dute Txistulari plazan eta kotxe txokeak eta karrusela jarriko dituzte Errebotekoan. Bestalde, Villabonako Gaztelekuarekin elkarlanean, Gabonetako tailerrak ere antolatu dituzte:

  • Abenduak 22, ostirala 17:00-20:00.
  • Abenduak 27, asteazkena 17:00-20:00.
  • Abenduak 29, ostirala 11:00-13:00.
  • Urtarrilak 2, asteartea 17:00-20:00.
  • Urtarrilak 4, osteguna 11:00-13:00.

Egunero hiru tailer desberdin eskainiko dira: eskulanak, mugimendu jolasak eta margoketak. Leku mugatuak: 16 ume talde bakoitzeko.

Bestalde, abenduaren 27an 'Liburu bat, mundu bat' ipuin kontaketa musikatua eta eskulana ere egingo dira, atzerritarrekiko berdintasunaren inguruan. 11:00tan Mintzola etxean. 2-8 urte arteko haur eta gurasoentzat. *Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!