Hiru abesbatzen Eguberrien atariko kontzertu goxoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 18a, 01:00

Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua eskaini zuten, Gabon kontzertu gisa, Berrozpeko kaperan. Katrin Iturraldek zuzendu zituen hiru taldeak, eta Miryam Ulanga izan zuten teklatuetan, laguntzaile. Berrozpe lepo jarri zuten musikarien familiakoek, lagunek eta musika zaleek.   

[Argazkak] [Bideoa] Kronika:

Abesbatza Txikiak honako kantutegia biziberritu zuen: Kanbon palangak pagoz (D. Azurza), Samba lele (arm. V. Tabbush), Gabon Izar eder (J. Busto) eta Scoo Be Doo song (Susie Davies).

Abesbatza Gazteak: Gau ilunak ez badu (S. Sarasola), Lau teilatu ( Mold. J. Elberdin), Hodie! Alleluia! (Mary Lynn Lightfoot), All i want for Christmas Is you (Mariah Carey-Walter Afanasieff) eta Non degu, non? (Arm. J. Guerrero).   

Eta azkenik, Helduen Abesbatzak: Thula baba (Herrikoia), Calypso Gloria (Emily Crocker), Elurra mara mara (Mold. G. Aulestia) eta Festejo de Navidad (Herbert Bittrich).

Gazteen Abesbatzak Irati Morenoren laguntza izan zuen Gau ilunak ez badu abestian. Helduenen emankizunean, berriz, Xabier Sanchezek bakarlari gisa aritu zen,  

Kontzertuei amaiera emateko, hiru abesbatzek elkarrekin bi abesti eskaini zituzten: Haurtxo maite (mold. B.C. Turner) eta Haur eder baten bila (mold. X. Sarasola).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!