Martxoan eskainiko den Go!azen 4.0 antzezlanerako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abenduaren 18a

Udaleko kultur sailak antolatuta, Go!azen 4.0 antzezlana eskainiko da Gurea antzokian  martxoaren 11n, igandearekin. Bi emanaldi izango dira: 12:30ean eta 17:00etan. Sarrerak:

Sarrerak dagoeneko salgai daude Amasa kafetegian nahiz Basajaun liburu-dendan, 10 euroren truke. Iazko arrakasta ikusita, sarrerak azkar erosteko gomendioa luzatu dute antolatzaileek.

*Kultur saileko ordezkariak (gaur, abenduak 18) jakinarazi duenez, martxoaren 11ko arratsaldeko emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude bai Amasa kafetegian eta baita Basajaun liburu-dendan ere. 12:30etarako saiorako sarrerak geratzen dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!