Aitorren agurra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 17a, 01:00

Etxekoei ta Jon eta Arkaitz

Zuei denen izenean

Ta bide hontan zoazten denoi

Eskutik aldamenean

Bihar etziko bertsolarei

Segi hazten orainean

Ta zuri Juanjo zurekin hasi baitzen iraganean

Galtza motxak neuzkanean (bi)

Bihar goizean esnatu eta parra pasa denean

Berriz sinisten segi dezagun eguneroko lanean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!