Amaitu ditu lanak Aitor Mendiluzek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 17a, 01:00

Kartzelakoa amaituta, Maialen Lujanbioren txanda da orain. Jarraian, Aitorren kartzelako bertsoak: 

Kartzelakoa

Hitza emanda, bederatziko txikian bertso bakarra

Hitza: Izerdia

 

Izerdia ze izerdi askoren galdera

Lehenego begiratu besape aldera

Ni konturatu gabe humeldu ote da

horko batzuenak bai, dexente gainera

Baino hemen norbera

Ta ze egoera

Kezka de sobera

Ta izerditzen gara

Baino denonak ez du balio bera

 

 

Hiru bertsotarako gaia: Bada orduerdi auto bera atzetik duzula

Etxetik ezin lasai atera

Ezin lasai joan lagun artera

Ez lanera ta ez umeekin arratsaldean parkera (bis)

Beti gertu nor ote da

Nor da gurekin batera

Hara berriz auto bera

Noiznahi gelditu noiznahi miatu maletaro barrenera

Bat ohitu ere egin daiteke susmagarri izatera.

 

Garai batean eta

Orain ordea hortatik lasai

Baina besteek jarraitzen dute

Erbia noiz altxako zai

Lanak lan garaiak garai

Pakeak bidean darrai

Ta ez dira ulertzeko gai

Herrigintzatik eraikitzeko ahaleginean nabil bai

Agin hori da arazoa ez dute eraikitzerik nahi.

 

Zenbat iritzi ta zenbat proba

Ta zenbat gezur batzuk ahora

Baina aldatzen hasteko unea

Ere ez al da izango ba

Hara ona bera gora

Zer zatoz nere ondora

Ez galdu zure denbora

Edo bai galdu zu hor ikusiz barre egingo det gustra

Ni ez baldin banaiz mugitzen dena beste norbait izango da

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!