Azoka Txiki bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 15a, 01:00

Eguraldi txarra dela eta, ez da burutuko La Salle Berrozpeko ikasleek biharko Zumea plazan antolatua zuten Azoka Txikia. Trukea eta elkartasuna dira azokaren ardatz nagusiak “Etorkizunerako bidean, La Salle Berrozpe Zuekin” izeneko gabonetako ekitaldian. Kultura- eta teknologia-tailerrak ere egongo ziren, baina aurten behintzat ez da posible izango Azoka Txiki ospatzea. La Salle Berrozpetik eskerrak eman nahi dizkie biharko eguna antolatzen aritu diren ikasle, familia zein irakasleei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!