Gabonetako egitaraua ekimenez beterik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 14a, 01:00

Gabonetako egitarauaren berri eman dute Maite Izagirre Villabonako alkateak eta Mertxe Garmendia Kultura zinegotziak. Izagirrek adierazi duenez, "Kulturako sailak tokiko kulturaren asoziazionismoa sustatzeaz gain, ekintza berriak bultzatu nahi ditu euskal erakundeekin eta Donostiako jazzaldia bezalako maila duten entitateekin kolaboratuz". Gabon hauetan Udaletxea eta Mintzola eraikina argituta egongo direla ere adierazi du herriko alkateak.

[Bideoa]


 

Villabonako Udalak Oria Merkatarien Elkartearekin kolaborazio estua mantentzen jarraitzen duela azaldu du Izagirre alkateak: "Udaletxeak kultura eta tokiko merkataritzaren aldeko apustua egin du, eta apustu horrek bizikidetza eta garapen ekonomikoaren aldeko hobekuntza ahalbidetu du". Horregatik, gabon hauetan, elkartearekiko harremana mantendu nahi izan dute Amasari garrantzi berezia emanez, publiko guztietara zuzenduta dagoen kulturako kalitatezko egitaraua prestatuz.

Oria Merkataritza Elkartearekin elkarlanean aritzeak bi helburu ditu: batetik, udalerrian dagoen gabon giroa eta herritarren elkarbizitza sustatzea, eta bestetik, gabonetako erosketen kontsumoa Villabonako saltokietara bideratzea.

Kulturako zinegotzia den Mertxe Garmendia eman du gabonetako egitarauaren berri. Baina aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie Errege Eguneko desfilea antolatzen duten gurasoei, eta baita Zunbeltz elkarteko kideei ere.

Egitaraua:

Abenduak 11-30

18:00-20:30 (Aste.-Osti.) / 10:00-13:00 (Lar.) “Paisajes, retratos y pintura abstracta” erakusketa. Seve Iglesias.

Abenduak 16, larunbata

19:45 Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzen kontzertua, Villabonako Jesusen Bihotza parrokian. Sarrera doan.

Abenduak 17, igandea

11:00 Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzen kontzertua, Amasako Tourseko San Martin elizan. Sarrera doan.

17:00 “Balio magikoak” familia osoarentzako magia ikuskizuna, Gurea antzokian. Sarrera 5 euro.

Abenduak 20, asteazkena

20:00 “The lord” gospel kontzertua, Jesusen Bihotza parrokian. Sarrera doan.

Abenduak 21, osteguna

18:30 Loatzo Musika Eskolaren eguberrietako emanaldia, Gurea antzokian. Sarrera doan.

Abenduak 24, igandea

17:45 Txistorra banatuko da Otsabin.

18:00 Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera, Zunbeltz Elkartearen eskutik. Ondoren, Erreboteko plazara jaitsiko dira musikariek eta dantzariek lagunduta.

GABONETAKO EMANALDI BEREZIAK

Abenduak 22-23 / 29-30

19:30 “Jumanji: Bienvenidos a la jungla” filma, Gurea antzokian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!