"Nacido en Siria" dokumentala ikusgai igandean Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 14a, 01:00

Urnietako Udalak aniztasunaren inguruan azaroan eta abenduan antolaturiko ekintzen barruan kokatzen da dokumentala. Igandean egongo da ikusgai Saroben, 19:00etan. Sarrera soan da.

Filmari buruzko informazioa:

Siriako gerra zibila hasi zenetik 4 milioi siriar inguruk beraien herria utzi behar izan dute indarkeriari ihes eginez. Pertsona horietatik erdia baino gehiago umeak dira. “Nacido en Siria” dokumentalak ume errefuxiatu horiek bizi duten gurutz bidea kontatzen du: abusuak, mafiak, itsasoaren denboraleak, etorkizun ezegonkorra eta bizitza berria beste odisea bat da beraientzat. Izan ere, herri berri batean integratu behar dute, sarritan haien kontra egiten duena.

Bigarren Mundu Gerratik izan den errefuxiatuen irteerarik handiena izan da, eta gerraren, sufrimenduaren eta desesperazioaren 7 kontaketen bidez ikusiko da errealitatea. Baina baita, aurrera egiteko nahia, balorea eta esperantza ere. Horrek guztiak Sirian jaio izanak zer suposatzen duen ulertzeko balio izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!