Neurri berriak, birziklatze tasa igotzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abe. 14a, 01:00

Andoaingo Udaleko alderdi politikoek, PSE-EEk eta atxiki gabeko zinegotziak ez gainerakoek, hots, EH-Bilduk, EAJ-PNVk, Irabazik eta Ganemosek, hondakinen birziklapenaren inguruan lortu duten akordioa eman dute aditzera gaur, prentsaurrekoan. Ana Carrerek Alkateak hartu du hitza denen izenean: “adierazi nahi dugu Andoainen prebentzio, murrizte eta birziklapenaren printzipioarekin bat egiten dugula, eta horretarako norbanakoek, eragile publikoek eta pribatuek elkarrekin urratsak emateko borondatea dugula”.

[Bideoa]

Konpromisu horren lortzeko bidean, “lehenbizi, sentsibilizazioan eta pedagogian oinarritako urratsak eraman nahi dira aurrera, eta helburu horrekin “Gugandik hasita. Tú, yo, nosotr@s” ekimena jarriko da abian”. Ekimen horrek mezu nagusi bat darama berarekin: “Gugandik hasita, norberak bere etxean, lantegian hartutako erabaki txiki eta kontzienteekin, aldaketa nabarmena emateko moduan gara, gure eskura dagoelako”.

Helburu horretara iristeko, alderdi politikoek lau puntuz posatzen den akordioa adostu dute. Hona zer dioen akordioak:

1.- Hau sinatzen dugunok, bat egoten dugula hondakinen prebentzio, murrizte eta birziklapenaren printzipioetan. Hondakinen kudeaketa eredu osasuntsu, ekologiko, ekonomiko eta arduratsu bat nahi dugulako Andoainerako, eta horretarako udalari dagokion eskuduntzak garatuz.

2. Andoaindarrekin eta herriko eragileekin batera, lan ildo eta ekintza ezberdinak eramango ditugu aurrera: alde batetik sentsibilizazio eta pedagogian urratsak emango dira, eta bestetik, birziklatze datuak hobetzeko neurriak hartuko direla. Gako hauetan oinarrituta: organikoaren bilketa selektiborako edukiontzi marroiaren sustapena, sortzaile berezientzako bilketa espezifikoa, birziklagarriak ez diren gaiak (errefusa) sortzea murriztuz, eta altzarien bilketa egokian arreta jarriz.

3.- Bide hau aurrera eramateko, Tolosako Mankomunitatearekin eta lurraldeko erakundeekin elkarlanean jardungo dugu, beharrezko laguntza logistikoa eta teknikoa jaso dezan.

4. Herriko eragileekin “Gugandik hasita” ekimena abiaraziko duela urrats hauek herritar guztien artean eman daitezen.

Egun, %42an dago Andoaingo birziklapen tasa. 2015ean, %60ra iristea jarri zen helburu, eta bestela neurri zuzentzaileak ezartzea adostu zen. Hasierako helburuak ez dira betetzen ari, eta horrexegatik datoz prentsaurrekoan iragarri diren konpromisu eta neurri berriak.

 

Andoaingo PSE-EEk ez du bat egin akordioarekin

Alderdi sozialistak adierazi duenez, ondo ikusten du kontzientziazio eta sentsibilizazioaren alde iragarri den “Gugandik Hasita” kanpaina. Dena den, ez zaio ondo iruditzen, besteak beste, edukiontzi berdea kentzea birziklapen tasa gehitzeko.

Edukiontzi hori soilik asteko zenbait egunetan ireki ahal izango da txartela erabiliz, eta oraingoz neurri hori Calonge, Sorabilla eta Olagain auzoetan ezarriko da.

Andoaingo PSE-EEren ustez, neurri inposatzaileak kaltegarriak dira birziklapenaren arloan; edukiontzi irekien aldeko apustua egitea dela egokiena, alegia.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!