5. urtez ospatuko da "Gabon Tubak" kontzertua. Tuba Christmas aspalditik datorren ohitura da, eta mundu guztian zehar ospatzen da. Ipar-amerikako Harvey Phillips tubistak sortu zuen 1974. urtean, bere irakaslea zen William J. Bell-en omenez. Lehenengo aldiz, New York-eko Rockeffeller plazan dagoen izotz pistan egin zen emanaldia. Egun, munduko txoko desberdinetan ospatzen den ekintza da, eta Urnietan ere izango du presentzia.
Izen-ematea doan da, eta ondorengo loturan egin daiteke: [Izena eman]. Baita tubajaialdia@gmail.com helbidean ere.