Elikagai bankurako bolondres bila

Zizurkilgo Elikagai bankurako sortak egiteko deialdia luzatu dute. Abenduaren 18an, astelehenean, 15:00etatik aurrera elkartuko dira eta asteartean, 09:30etik 12:30era; Ernio Bidea kaleko 29 A zenbakian. Lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943693930.

 

Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako sortak  egingo dira horrela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!