Memoriaren Egunaren inguruko hitzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo bizikidetzarako Udal taldeak Memoriaren Egunaren inguruan hainbat hitzaldi antolatu ditu, abenduaren 19an eta urtarrilaren 16an. Ezberdinen arteko hausnarketarako guneak sustatzearen aldeko apustua egin dute; eta herritarrak hitzaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, denen artean bizikidetza berri bat eraikitzeko.

Egitaraua:

 

Abenduak 19, asteartea

19:00 Mahai-ingurua: Herritarren foroen esperientzia herriko bizikidetza sustatzeko planetan. Basteron.

Hizlariak: Olatz Prat (Baketik), Arantxa Izagirre (Tolosako foroa), Pello Sasiain eta Rosa Bell Ausin (Lasarte-Oriako foroa).

Urtarrilak 16, asteartea

19:00 Mahai-ingurua: Nola egin aurrera memorian eta erreparazioan?. Basteron.

Hizlariak: Laura Pego eta Gema Varona.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!