James Joyce idazle irlandarraren “Duliners” lanak biltzen dituen 15 istorio laburren egokitzapena da “Dublindarrak”. Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak eginiko moldaketa da Saroben ikusgai egongo dena. Aktore lanetan arituko dira Aitor Beltran, Asier Hormaza, Asier Sota, Iñake Irastorza, Isidoro Fernandez, Klara Mendizabal, Lierni Fresnedo eta Naiara Arnedo.
Sinopsia: Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.