2018ko Udal pilotalekuko alokairuen zozketa abenduaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zozketa asteazkenean egingo da Frontoi tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Interesatuek Frontoi tabernan dagoen eskaera orria bete beharko dute zozketa hasi aurretik. Zozketan izen eman duen pertsona bakoitzari zenbaki jakin bat emango zaio. Ondoren, zenbakiak ateratzen joango dira banaka, eta orden horren arabera aukeratuko dira egunak eta orduak.

Ordaindu beharreko kuotak:

TASAKABONATUAKEZ-ABONATUAK
Prezioa/ordua17,20 €20 €
Abonoa/hilabetea69 €80 €

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!